Formación Profesional Básica
Pasaia

Oferta formativa

Más de 25 años formando a jovenes de nuestra comarca
Go to OINARRIZKO LANBIDE TITULUA ETXEBIZITZEN MANTENTZE-LANETAN

OINARRIZKO LANBIDE TITULUA ETXEBIZITZEN MANTENTZE-LANETAN

Lehenengo ikasturtea: 990 ordu
Bigarren ikasturtea: 1100 ordu
Guztira, 2000 ordu

Go to SUKALDARITZAKO ETA JATETXE-ARLOKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUA

SUKALDARITZAKO ETA JATETXE-ARLOKO OINARRIZKO LANBIDE TITULUA

Lehenengo ikasturtea: 990 ordu
Bigarren ikasturtea: 1100 ordu
Guztira, 2000 ordu

¿Quienes somos?

Pasaia Oinarrizko Lanbide Heziketa
Más de 25 años formando a jovenes de nuestra comarca

Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako udal-institutua publikoa eta doakoa da. Bertan 15 urtetik 17 urtera bitarteko gazteek ikaskuntzako bi ikastaro eginda, Lanbide Heziketako Maila Ertaineko prestakuntza akademikoa zuzenean egiteko aukera izateaz gain, lanbidea ikasita, lan mundurako jauzia egin lezakete.
Ohiko hezkuntza-sisteman Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketak osatu ez dituzten gazteek euren alderdi pertsonala garatzea da helburua; eta horrekin batera, gazteek erraztasunak izatea, hezkuntza, lan mundu eta gizartean txertatzeko.
Gure zentroan eskarmentu handia dugu nerabeekin lanean. Pasaiako Udala 1998an hasi zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, udalerrian hainbat programa abian jartzeko. Horiek Hezkuntzako legeen arabera, egokitzen eta aldatzen joan dira: Osabidezko Hezkuntza; Lanbide Hastapena, LHIK; Hasierako Lanbide Hastapenerako Programa, HLHP..., eta egungo Oinarrizko Lanbide Heziketa, Lanbide Heziketaren barruan txertatua, Maila Ertainerako sarbiderako lanbide eta akademia arloetako prestakuntza sustatzeaz gain, lan munduan sartzeko aukera ematen baitio, hala nahi duenari.

Ponte en contacto

Para ampliar información o cualquier otra consulta también puedes usar el siguiente formulario