2016/04/05

ETXEBIZITZEN MANTENTZE LANETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Ikasketaldiaren iraupena:

Lehenengo ikasturtea: 990 ordu
Bigarren ikasturtea: 1100 ordu
Guztira, 2000 ordu

Sarbiderako baldintzak:

• 15 eta 17 urte bitarteko gaztea izatea. 18 urtetik gorakoek sartu ahalko dira plaza libreak izanez gero.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez izatea.

Zer ikasi, eta zer egingo dut?

Hezkuntza-ziklo honetako moduluak hauek dira:
• Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen oinarrizko mantentze-lanak.
• Etxebizitza mantentzeko lanak egitea eta etxerako osagarriak muntatzea.
• Ebakuaziorako sareak.
• Iturgintza eta oinarrizko berokuntza.
• Klimatizazio ekipoen muntaia.
• Zientzia aplikatuak I eta II.
• Komunikazioa eta gizartea I eta II.
• Lanerako prestakuntza eta orientazioa.
• Tutoretza eta orientazioa I eta II.
• Prestakuntza lantokietan.

Ikasketak bukatuta, zer egin dezaket?

Ikasten jarraitu:
• Maila ertaineko prestakuntza-zikloa (titulua lehentasunezkoa izango da maila ertaineko lanbide arlo hauetarako:
Instalazioa eta mantentze-lanak, Eraikuntza eta obra zibila, Elektrizitatea eta
Elektronika, eta Arotzeria eta Altzarigintza).

Lanean aritu:
• Iturgin laguntzaile.
• Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzaile.
• Berokuntza ekipoetako muntatzailearen laguntzaile.
• Berokuntza ekipoetako mantentzailearen laguntzaile.
• Klimatizazio ekipoen muntatzailearen laguntzaile.
• Klimatizazio ekipoen mantentzailearen laguntzaile.
• Instalazio elektroteknikoetako mantentze-lanetako laguntzaile.
• Pintorearen laguntzaile.
• Aurrefabrikatutako egurrezko edo antzeko altzarien muntatzaile.

Profesionalki zeintzuk dira irtenbideak?

Profesionala beste baten kontura arituko da enpresa handi, ertain nahiz txikietan. Enpresa horietan
produktu mekaniko eta elektromekanikoak fabrikatzen eta muntatzen dira, eta
iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioetan mantentze-lanak egiten dira.